XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazio-gertakari hau J. Sinclair-ek eta R. Coulthard-ek egitura bezala aztertzen dute.

Hemen harreman bakarra dugu, informazioa eskatzea.

Hizlariek hiru hizkuntz trukaketa (exchange) egiten dituzte: hasiera, garapena eta amaiera.

Trukaketa bakoitzean bi esaldi ageri dira: bidaiariaren iniziatiba eta herritarraren erantzuna.

Egitura honen zatirik txikienak hizketa-egintzak ditugu (Speech acts).

Kasu honetan hamar dira.

Azterketa osatzeko, intonazioak, keinuak, aurpegiko expresioak eta abar azaldu beharko genituzke.

Horretarako bideoak erabiltzen dira, komunikazio-gertakariak aurkezteko.

3. Osagai diskurtsiboa: Hizkera-mota desberdinak bildu eta sailkatu

Komunikaziozko ikaskuntz programa batean, gertakari horiek hizkuntz funtzioen arabera sailkatzen dira eta hauek mintzagune berezitan biltzen.

Adibidez: agurtzea, eskatze eta eskertze-funtzioak liburudendan, hiztuna erosle delarik.

Komunikazio-gertakari guztiak ezin daitezke aurretik asma.

Horregatik, metodogileek mintzagai-eremu (thematic fields) zabal batzu mugatu dituzte.

Zehaztasunetan sartu gabe, hona hemen funtzio batzu: nortasuna ezagutaraztea, eskatzea eta eskaintzea, ekintzak edo gertakariak kontatzea, iritzien eta hunkipenen azalpena.

Ohargarri da, esate baterako, hamar puntuko zerrenda berbera erabiltzen dela gaurregungo zenbait metodotan (Follow me, Archipel, Mainline).

Komunikazio-egoerak hasieratik ikasleen beharrei erantzunez biltzen dira.

Zer jakin behar dute turistek, salerosleek, langileek, lanean edo bidaian, dendan edo jokoan komunikatu ahal izateko, hau da, aurkezpenak egiteko edo familiaz, osasunaz, eguraldiaz jarduteko?.

Mintza-jokabiderik arruntenetatik hasi dira hizkuntzalariak, eta gero nozio bereziak zerrendatu dituzte: nortasuna, etxea, salerosketak, etab.

Eta, azkenik, nozio orokorrak ere zehaztu dituzte.

Egoera guztietan erabiltzen dira hauek, hala nola izatea, lekua, zenbakiak, neurriak, denbora, erlazioak etab.

4. Osagai psikologikoa: Ikaslearen autonomia bultzatu

Ikaskuntza ikaslearen behar eta motibazioetan ardaztuz antolatzen da.

Hizkuntza berriaren geroko erabilerak hautarazten ditu mintzagaiak eta komunikazio-gaitasunaren mailak mugatzen.

Ikasleen nortasunak eta motibazioek ezarriko diote neurria ikasgaien aukerari eta ikaskuntzaren lastertasunari.

b) Komunikazio-metodoak gaurregun

Hizkuntza hitzeginez ikasten da.

Ikasleek hizkuntza berria komunikazio edo ekintza-tresna bezala erabiliko dute.

Ikaskuntz lanetan saia gaitezen ahaleginean hizkuntza berria komunikazio eta ekintza bezala erabiltzen (Coste, 1981).

Ikastunitate bakoitzak hiru zati ditu: komunikazio-gertakarien aurkezpena, gramahizkuntz ariketak eta pragmahizkuntz ariketak (Dalgalian, 1981).

Gero eta gehiago aipatzen da gaurregun laugarren zati edo alderdi bat: herriaren kultura.

1.- Komunikazio-gertakaria elkarrizketa edo hizkuntz ariketa baten bidez aurkezten da.

Azpimarra dezagun, ikasgaiaren ardatza komunikazio-funtzioak direla egoera berezi baten kontextuan.

Ikastaldiko komunikazioak ere interesa sortzen du eta interesaren sortze hori programa funtzional baten barnean sailkatu behar da, bere emaitzen arabera.

Klasearen hasieran irakasleak eta ikasleek helburuak finkatzen dituzte, ahal dela ikasi nahi den hizkuntzan, eta bestela ama-hizkuntzan.

Adibidez: Janari-dendan zerbait eskatzen eta ordaintzen ikasiko dugu.

2.- Gramahizkuntz ariketak egiten dira irakaslearen zuzendaritzapean edota tresnen bidez.